Karmen kaleko sutearen bideoa

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 28a, 10:06

Iruñeko Karmen kaleko suteko bideoa grabatu du herritar batek. Grabazioa sare sozialetan zabaltzen ari da, eta hona ekarri dugu.

Emakume bat zauritu da 4. solaiuritik jausi eginda. Goizaldean izan da sutea Karmen kaleko 12.ean.

Emakume bat zauritu da 4. pisutik erorita eta bi suhiltzaile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik eta erredurengatik. Bosgarren pisuko emakumea gainera, suhiltzaileek atera behar izan dute etxetik kea arnastuta ongiezik zegoelako. Balkoitik aterat dute emakumea. Sutea Karmen kaleko 12. portalean izan da goizaldean. Kordobilako eta Trinitarioetako suhiltzaileak izan dira sutea itzaltzeko lanetan. Larrialdietako telefonoan, SOS Nafarroan 2:40ean jaso dute deia.

Bost solairuko etxebizitza da Karmen kaleko hamabigarrena. Etxebizitza guztietako bizilagunak atera behar izan dituzte suteagatik. Laugarren eta bosgarren pisuei eragin die suteak eta teilatua hondoratu egin da. Uneotan suhiltzaileak etxebizitza inguruan dabiltza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!