Estalitako espazio lortzea. Horra aspaldiko San Frantzisko eskolaren aldarria; izan ere, euria egiten duenean, kalean ezin dute egon umeek, eta kirolgunerik ere ez dute. Horregatik, aspaldiko eskakizuna gorpuzteko jolastoki eta gimnasioa nolakoak liratekeen irudikatzeko eskatu diete Nafarroako Unibertsitateko zenbait arkitektura ikasleri.
Eskatu eta egin. Erakusketa antolatu dute ikasleek gauzatutako lanekin, eta hilaren 28 arte dago ikusgai. Guztira hamabi lan bisitatu daitezke.
Alvaro Alckin Zubillaga, Andres Aldave Yaniz, Amaia Anso Mikeleiz, Estefania Bernardo Centeno, Aleksandrina Nikolaeva Bidzhekova, Maria del Carmen Bistuer Menendez, Maria Cruz Gomez, Ines del Val Olaizola, Amaia Escribano Arrieta, Cristina Garau Zaforteza, Borja Ruiz de Castañeda Altuna e Ismael Sanz Goñi arkitektu gaien proiektuak ikus daiteke.
Ez da arazo berria
Iazko martxoaren 3an Nafarroako Parlamentuak onartu egin zuen jolastoki itxia eraikitzeko egitasmoa, San Frantzisko eskolaren eta Iruñeko Udalaren elkarlanaren bidez. Nolanahi ere, oraindik ez dago martxan.