Guardia Zibilak Jon Patxi Arratibel, Gorka Mayo, Iker Moreno, Iñigo González, Gorka Zabala eta Xabier Beortegi atxilotu eta torturatu zituela bost urte bete berri direnean, AZTNUGAL kolektiboko kideek “Torturarekin amaitzeko” izeneko ekimen sorta antolatu dute. Apiriletik aurrera epaituak izanen dira talde honetako auzipetuak jarraitzen duten bost kideak.
Ekimen honen bitartez deia luzatu nahi izan diote gizarteari torturaren aurkako jarrera azal dezan: “Gaitz honekin amaitzeko esfortzu kolektiboa behar delakoan gaude, soziala zein instituzionala. Segurtasun indarren zigorgabetasuna eta ondorioz tortura ahalmentzen
duen ezein estamentu deuseztatzea exijitzen diogu Estatuari, modu berezian inkomunikazio aldia. 1987. urtean sinatu eta BOEn publikatu zen Nazio Batuen “Convención contra la tortura y otros tratos o penas crueles, inhumanos o degradantes ” 3 delakoa behingoz betetzeko enplazamendua luzatzen diogu espainiar Estatuari. Bide horretan aurrera egiteko otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna Euskal Herrian, bi ekimen antolatu ditugu. Ezin ahaztu 35 urte betetzen direla Joxe Arregi Carabancheleko ospitalean torturen ondorioz zendu zela.”
Otsailaren 13, Torturaren aurkako eguneko egitaraua
11:00tan, Iruñeko Condestable Jauregian, torturaren inguruko konferentzia. Paco Etxeberriak (nazioartean ospetsua den antropologo eta mediku forentsea), Jorge del Curak (Coordinadora para la Prevención y Denuncia de la Tortura taldeko bozeramailea) eta Lorea Bilbaok (Torturaren Aurkako Taldeko abokatua) praktika honen inguruko aldagai guztiak sakonki aztertuko dituzte.
Arratsaldean, 19:00tatik aurrera, Burlatako frontoian II. Aztnuga l Rock kontzertua. Torturaren aurkako kontzertua izango da, ateratzen den dirua gure epaiketako gastuak ordaintzeko baliatuko delarik.
Otsailaren 8tik 26ra, ekimen sorta Katakraken
Modu berean eta otsailaren 8tik 26ra, Katakrakeko erakusketa aretoan, hainbat kultura ekimen eginen dira:
−
Arte erakusketa kolektiboa: egunero -astelehenetik ostiralera- 17:00-19:00. Inaugurazio festa: Otsailak 8, 19:00 [Beñat Azkona, Inder Bhatti, Joana Hernandez, Iker Moreno, Ander Perez, Oier Zuñiga].
−
“Tortura kulturatik landuz” mahai ingurua: otsailak 16 , 19:00tan [Objetos Perdidos,
Torturaren Antzerki-Dokumentala, GATAI]
−
120 ordu Zineforuma (dokumentala): otsailak 18 19:00tan [Lorea Bilbao TAT]
−
“Resiliencia. Tortura gainditzea” hitzaldia: otsailak 22 , 19:30tan [Jeannette Ruiz,
Gorka Zabala…]