Otsailaren 13an torturaren inguruan hitz egin behar dute hiru adituk Kondestable jauregian. UPNk, baina, ez du begi onez ikusi asmoa. Eta zorrotz mintzatu da Iruñeko udalean.
"Tamalgarria" da egoera, haren aburuz. Maider Beloki kultura zinegotziari azalpenak eskatu dizkio, eta torturen salaketa "ETAren estrategiaren parte" dela esan du.
"Baimen honek bat egiten du Civivox sarearen etengabeko erabilpen politikoarekin, batez ere ezker abertzalearen partetik, udan Bilduk eta haren kide Geroa Baik, Ezkerrak eta Arantzadi-Ahal Duguk erabaki zutenetik gune hauek jada ez zirela soilik erabilpen herritar eta kulturalekoak izanen". Horra UPNren kritika.
"Bildu kultura alboratzen ari da eta Civivo-etan batasunaren diskurtsoari eta erabilpenari tokia eman die", esan du, bide beretik.