Pobrezia energetikoari irtenbideak emateko eskatu diete alderdi politikoei

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 20a, 08:21
'Martes al Sol' ekimenak egindako protesta.

Kalejira egin dute Martes al Sol ekimeneko kideek. Alderdi politikoen egoitzen artean egin dute protesta eta arazo sozial larriari bide egokia emateko eskatu diete.

Pobrezia energetikoari aurre egiteko neurriak hartzeko eskatu diete alderdi politikoei. Mobilizazioaren bidea erabili du horretarako Martes al Sol ekimenak. Kalejira batean alderdi politikoen egoitzak zeharkatu ditu eta arazo sozial larriari irtenbide egokia emateko eskatu diete.

"Nafarroan 96.000 lagunek ezin dute gasa, argindarra eta ura ordaindu", nabarmendu dute. Hauteskunde kanpainan alderdi politikoek hartutako konpromisoak bete ditzaten nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!