Gaur arratsaldean, Andoni Egaña, pianoren konpasean

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 21a, 13:28

Argazkia: 'Garai hura gara' espektakuluaren une bat. Egaña eserita eta Lizaro pianoan.

Andoni Egaña bertsolariak bertso errezitaldia eskainiko du, Xabier Lizaso pianistaren laguntzarekin, Garai hura gara espektakuluan. Ostegunean Planetarioan izanen da, 19:30ean.

XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joerak dira obraren ardatzak. Europako kultura, Euskal Herrikoa edota Amezketakoa. Eta ez da kasualitatea Gipuzkoako herri txiki hura hautatu izana. Izan ere, Fernando Amezketarraren sorkuntzaren hari muturretatik eginen du tira Egañak.

Obra "itxuraz zerikusirik ez duten arte-mota eta pertsonaiak kontakizun baten bitartez txirikordatuz, garai baten ulermenen eta gozamenerako bide-argi" izanen dela aurreratu dute.

Ahotsari sostengua emateko Xabier Lizaso pianojoleak egungo hainbat konpositoreren lana interpretatuko ditu (Larrañaga, Gamarra eta Osinaga) eta baita Peñaflorida Kondearen hainbat obra ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!