Enkantean jarriko dituzte aste honetan San Blas egunerako 21 saltokiak

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 18a

San Blas eguneko opilak.

San Nikolas eta San Migel kaleetan izanen dira urtero legez San Blas eguneko elikagai postuak. Azokan otsailaren 3ko produktu tipikoak izanen dira salgai.

Otsailaren 3an da San Blas eguna. Azoka izaten da Alde Zaharrean. 21 saltoki denera San Nikolas eta San Migel kaleetan barrena. Egun horretan ohikoak izaten diren produktuz josiak izanen dira postu horiek. Aste honetan, enkantean jarriko ditu Iruñeko Udalak postua eskuratzeko aukera. 125 euro ordaindu beharko dira gutxienez azokan postua jarri ahal izateko.

07:00etan hasi beharko dute postua muntatzen San Blas egunean. 09:00etan azokaren irekiera izanen da eta hamabi orduz izanen da zabalik. Bereziki San Blas eguneko roskoak eta goxokiak izan ohi dira postu horietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!