13 galdera gehi bat. Hori da Zortzi urteko bi neskatiko hauek prestatu duten galdetegi zorrotza Joseba Asiron jaunarentzat. Guratz eta Xilbana iruindarrak dira eta San Frantzisko eskolako ikasleak. Bere bizitza eta bere lanari buruzko galderak egin dizkiote eta baita iradokizun interesgarriak ere.
Txikitan bihurri samarra zela esan digu Alkate jaunak. Alde Zaharretik Iturramara joan ziren bizitzera bera txikia zela eta han batez ere kalean ibiltzen zen jostetan bere lagunekin. Ez zen hasieran oso ikasle ona izan, baina laster konturatu zen zer garrantzitsua ziren ikasketak eta lanari lotu zitzaion kemen handiz. Hori bai, gazte gatetatik oso garbi zeukan Historialaria izan nahi zuela.
Honekin batera Asironek kontatu die gure mikrokazetariei Iruñea pertsonak gustura bizi daitezkeen tokia izan dadila nahi duela eta gauza asko aldatu nahi dituztela trafiko arazoak konpontzeko adibidez, batez ere Alde Zaharrean. Bestalde alkateak hitza eman du auzo horretako parkeak konpondu eta berrituko dituztela, eta horretarako aholkua eskatuko diela Guratz eta Xilbanari, haiek jolas parketan aditu handiak dira eta.
Bukatzeko gure kazetariek galdetu diote zer ekarri dion aurten Olentzerok. Erantzuna: txiki gelditzen zaion beroki polit bat, liburu bat eta mugikorra autoan jartzeko tresna bat. Elkarrizketaren bukaeran etorri da galdera zailena: ea bere lanean ongi dagoen, eta erantzuna baietz.
Elkarrizketa amitutakoan giro atseginean, txantxa eta irrien artean agurtu da alkatea.



