Maitena Muruzabal Iruñeko Udalaren Kultura atalburu berria

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 12a

Arg. Ikasbil.net

Zine eta antzerki zuzendari eta ekoizlea iruindarrak kargua hartuko du Xabier Amorosek dimisioa aurkeztuta

Arrazoi pertsonalengatik utzi du Xabier Amorosek Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol sailaren zuzendaritza.

Urtarrilaren 18an Maitena Muruzabal izanen da zuzendari berria gaur Udalaren Gobernu Batzordeak onartu duen bezala.

1979an Iruñean sortua, Maitena Muruzabal Ikus-entzunekoen Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta Zine Ekoizpen masterra egin zuen Los Angelesen. Cronopia Films ekoiztetxeko sortzaileetako bat. Zine zuzendari eta ekoizle bezala, “Nevando voy” eta “Blue lips” lanak egin ditu. Zine eta telebistarako gidoilari gisa ere aritu izan da eta baita zenbait antzerki lanen ekoizpen lanetan. Euskara, gaztelania eta ingelesez hitz egiten du kultur zuzendari berriak.  

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!