2012tik zor zien ordainsaria ordaindu die Iruñeko Udalak langileei

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 12a, 07:58

Urtarrilaren 5ean jaso zuten 1.516 langileek diru hori. Guztira 1,4 milioi euro bideratu ditu udalak horretarako.

Iruñeko Udalak oraindik ordaintzeke zien  langileei 2012ko aparteko ordainsaria. Pasa den urtarrilaren 5ean baina, ordaindu zien zor zien soldata horren %50. Horretarako 1,4 milioi euro behar izan ditu udalak. 1.516 langileri eragiten zien aparteko ordainsariaren ordainketaren atzerapenak eta aurtengo ordainketarekin zor zitzaien guztia jaso dute.

Abenduan iritsi ziren akordio horretara Iruñeko Udalean. 2016ko aurrekontuetan ere jaso zuten ordainketa hori egiteko beharra. 2015eko apirilean itzuli zitzaien 2012ko aparteko ordainsariaren %24,04 eta orain egindakoarekin zor zitzaien guztia jaso dute azkenik langileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!