Gaurtik aurrera ordutegi berria izanen du San Frantzisko liburutegiak

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 11

Goizeko bederatzietatik gaueko bederatziak arte egonen da zabalik ostiraletik astelehenera. Hemendik aurrera kudeaketa publikoa izanen du.

Kudeaketa publikoa izan dezan. Berriz. Horixe Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak San Frantzisko liburutegiaren inguruan erabakitakoa, iragan asteazkeneko lan saio batean.

Orain arte kanpoko kudeaketa enpresa batek gidatu du liburutegia, eta herritarren aldarria izan da bestelako gestio eredu bat izatea. Hala, ordutegi zabalagoa izanen du eta langile gehiago. Bi lanaldi osora eta bi erdira. Behargin horiek hautatzeko deialdia eginen dute Exekutiboaren liburutegi langileen behin behineko zerrendan daudenen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!