Maider Beloki: "Istripuaren harira sortutako 'amarillismoa' desatsegina da"

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 11

San Frantzisko liburutegira bisita egin aurretik, abenduaren 31n izan zuen auto istripuaren karietara adierazpenak egin ditu Iruñeko Udaleko kultura zinegotzi Maider Belokik; "informe guztiak" batzen ari direla argitu du.

"Txostenak prest dauzkagunean behar den batzordeari esanen diogu", adierazi du.

Halaber, auziak harengan sortutako ezinegona izan du hizpide: "Honetan berriak garenoi esan digute hau datorrela paketean".

Autoarekin bi adineko harrapatu zituen kultura zinegotziak San Silvestre lasterketako sariak banatu ostean, abenduaren 31n. Udaltzainek ez zioten probarik egin; azalpenak eskatu dituzte UPNk, PPk eta PSNk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!