Gaur zabalduko dute Gazteluko plazako Gabonetako azoka

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 18a

Gazteluko plazan jarri dituzte artisau azokako 24 postu.

24 etxola jarri dituzte artisau produktuz hornituta eta beste 3 izanen dira animazio ekintzak garatzeko.

17:00ean zabalduko dituzte Gazteluko plazako 24 artisau azokako etxolak. Bi urtez halakorik antolatu gabe izan ostean, aurten, Gabonetako azoka izanen da Iruñeko erdialdean ere. Iruñeko Udalak antolatu du eta gaurtik urtarrilaren 6ra arte izanen da zabalik. Goizez eta arratsaldez zabalduko dituzte etxolak: 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00eattik 20:00ak arte. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dituzte zabalduko.

Elikagaiak izanen dituzte etxetxoetan salmentan: txokolatea, pastak, gaztak, marmeladak … Oparitarako bestelako produktuak ere ez dira faltako: arropa, zeramika, larrua, zilarrezko apaingarriak, beirarekin egindako lanak …

Haurrentzako tailerrak ere eskainiko dituzte Gazteluko plazan. Horretarako hiru etxetxo zabalduko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!