Igeriketa eta gimnasia ikastaroetarako izen-emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 14a

Bihartik eta ostegunera bitarte izanen da aukera izen emateko. Urtarriletik martxora arteko ikastaroak izanen dira.

Helduentzako igeriketa eta gimnasia ikastaroetarako izen emateko epa bihar zabalduko da. Urtarrilean hasi eta martxora arte jarduera horiek egin ahal izateko aukera eskainiko dute. Aranzadin, Txantrean, Aquabiden, Gelbentzun, Arrotxapean eta Sanduzelaiko Aquavoxen izanen dira ikastaro horiek. Astean bi egunez ariko dira ikastaro bakoitza eskaintzen eta 72 eurotan apuntatzeko aukera dago. Hilaren 15etaik 17ra eman daiteke izena. Paulino Caballero kaleko Nafarroako Igeriketa Federaziko egoitzan.

Gimnasia ikastaroetarako Urdi enpresan eman beharko da izena, Antsoainen. 82,50 euroren trukean eman daiteke izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!