Giza Eskubideen eta migrazioen asteari ekinen diote gaur

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 10a

Argazkia: Disctric Cero dokumentaleko fotogrametako bat. Siriako herritarrek gatazka azaltzen dute euren mugikorren bidea.

Papelak denontzat, SOS Arrazakeriak, Munduko Medikuak eta Oxfamek antolatuta, migrazioaren ertz guztiei helduko diete. Pertsona migratzaileen eta errefuxiatuen krisia hitzaldia eskainiko du gaur Ricardo Angorak, Kondestablen, 19:30ean. 

Gaur ere District Zero dokumentala proiektatuko dute, Nafarroako filmotekan, 20:00ean. Obran, Siriako hainbat herritarrek gatazka kontatzen dute, euren telefono mugikorretako irudiak aprobetxatuta.

Bihar, Zabaldin izanen da hitzordua, Ricardo Angora Munduko Medikuen zuzendari ohiak beste hitzaldi bat eskainiko du: Pertsona migratzaileak eta errefuxiatuak Grezian.

Eta larunbatean sinadura bilketa jarriko dute martxan Gazteluko enparantza, Kongoko kontzientzia presoen alde.

Astelehenean, hilaren 14, Muros dokumentala emanen dute Iturramako Civivoxean eta ostegunean Gami Mirzok elkartasun kontzertua eskainiko du Navarro Villoslada ikastegian.

Antzerkiarekin amaituko da zikloa. Una mirada a la ablacion taularatuko dute Zabaldin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!