Udal egutegiko urtarriletik ekainerako argazkiak aukeratu dituzte

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 4a

Lehiaketara 145 egilek 1.187 irudi aurkeztu dituzte. Gaztelu enparantza, Zaldi Zuria, Santo Domingo kalea, Compañia plaza eta Etxabakoizko igogailua azaltzen dira imajinetan.

Oraindik hautatzeko daude gainontzeko hilabeteetako irudiak.

Iban Quel Perezek hartu du Gaztelu enparantzako zuri-beltzeko irudia. Oscar Larraz Etxandirena da Zaldi Zuriko obra. Daniel Bidaurre Lainorena Santo Domingokoa. Javier Otero Larrearena Compañia plazakoa. Kike Balenzategui Arbizu Etxabakoizko igogailuarena, eta, azkenik, Iñigo Aranguren Osinagarena Gaztelu enparantzako kioskoko marrazkia islatzen duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!