Fundamentalismoaren aurkako protesta egin dute

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 2a

Funsamentalismorik gabeko Iruñea eta aldaketaren aldekoa aldarrikatu dute. Arg:@ntb

Ehunka lagun bildu dira udalari babesa agertzeko. Antolatzaileen ustez, memoriaren auzia oztopatzea da integristen asmoa.

Ehunka lagun bildu ziren Aldaketaren alde, guztion Iruñea. Fundamentalismorik ez zioen pankartaren atzean atzo Iruñeko autobus geltoki zaharrean, fundamentalismoa errefusatzeko eta aldaketaren aldeko apustua berresteko.

Azken egunetan Abel Azkonaren erakusketaren harira izandako aztoramendua hizpide izan zuten udaletxeko plazara iritsi zirelarik: "Kezkatzeko moduko ekinbideak ikusi ditugu; erakusketa baten aurkako oldarraldia, alkatearen aurkako heriotza mehatxuak, integrismo katolikoaren mobilizazio bortitzak eta beste". Azkonaren erakusketaren oinarria memoria historikoa dela gogorarazi zuen bozeramaileak eta ez dela memoria aipatu ere egin. Muturreko talde katolikoen helburua "aldaketa galgatzea" dela gaineratu zuen: "Euren dotrina inposatu nahi dute fundamentalistek, 1936an bezala".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!