San Saturnino egunarekin batera eta Iruñeko Udaleko kideak kalejirara irten aurretik gertatu zen ezbeharra. Balkoiko helduleku bat erori eta udaltzain bat kolpatu zuen. Zauri arinak ditu zeharka jo baitzuen heldulekuak. Bekainean lau puntu eman dizkiote.