"Kristo gure errege!" oihuak udal plazan, Abel Azkonaren erakusketaren aurka

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 12:05

Aurrera segitu du erakusketarekin Abel Azkona artistak, Iruñeko udalarekin adostasuna erdietsi eta gero; gaur, haren kontrako elkarretaratzea egin dute udal plazan, eta "Bildu dimititu!" zein "Gora San Saturnino!" oihu egin dute.

Nafarroak errespetua eskatzen du, blasfemaria da erakusketa lelopean bildu dira makina bat lagun gaur arratsaldean udal plazan.

Besteak beste "Nafarroaren eta familiaren alde" eskatu dute, otoitz eginda. Halaber, Joseba Asiron alkateak eta Uxue Barkos presidenteak dimititzea exijitu dute, eta "Bildu dimititu" egin dute aldarri.

Xabierko San Frantziskoren, Done Saturdiren, San Ferminen eta Kristo Erregeren alde aritu dira bibaka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!