2.320 euroko isuna ezarri diote Egoi Irisarriri

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 19a, 08:36
Egoi Irisarri espetxetik atera zenean. Arg: ahotsa.info

Polizia bati "torturatzaile" deitzeagatik jarri diote zigorra.

Egoi Irisarri iruindarra 2010eko udazkenean atxilotu zuten Segiko kide izatea egotzita. Torturak salatu zituen bere inkomunikazio aldian. Espetxera sartu zuten Segiko kide zelakoan. 

Aske geratu zelarik inkomunikazioan egin zizkioten galdeketetan parte hartu zuen polizia batekin topo egin zuen kalean. Polizia ezagutu eta "torturatzaile" deitu ziola leporatzen diote. Martxoaren 25ean Espainiako poliziak Irisarri atxilotu zuen gertaera horiengatik. Duela aste batzuk epaiketa izan zuen eta zigorra ezarri diote. Epaiari helegitea jarri diezaiokete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!