Lehen azoka ekologikoak, 70 postu

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 19a

I Azoka ekologikoa antolatu du NNPEK taldeak azaroaren azken astebururako. Arg: agroinformacion.com

Azoka hilaren 27an, 28an eta 29an eginen dute Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak Lehen azoka ekologikoa antolatu du. Nafarroako produktuak izanen dira. Guztira 70 postu baino gehiago. Produktu eta zerbitzu ekologikoak eskuratzeko aukera izanen da, baina baita probatzeko aukera ere. Ekobonoak salduko dituzte azokan bertan elikagaiak zein edariak probatu ahal izateko.

Nekazaritza ekologikoaren erakusleihoa izanen dela esan du Miren Lizasoain CPAEN-eko kideak. "Produktu ekologikoak etorkizuneko apustua dira", nabarmendu du. Elikadurak duen garrantzia gero eta jende gehiagoren ardura da, eta produktu ekologikoak kontsumitzea osasungarriagoa dela nabarmendu dute.

Hitzaldiak, mahai inguruak eta jolasak

Manuel Esparza, Tina Asensio eta Miguel Porta. Tallerrak ere eginen dituzte eta horretarako Claude Aubert izanen dute. Nerea Zorokain makrobiotikan aditua ere izanen da. Haurrentzako tailerrak, jolasak eta zaldiko-maldiko ekologikoa izanen dira.

Azoka hilaren 27an, 28an eta 29an eginen dute Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

Kontseilua hazi egin da urteotan

CPAEN-NNPEK 600 produktoretik gora osatzen dute, 3.000 lanpostu sortu ditu eta 51.000 hektareatan aritzen da. 375 nekazariak dira eta 61 abeltzainak. Nabarmendu dute azken urteotan hazi egin dela gazteen interesa produktu ekologikoak sortzeko eta emakumeak ere gero eta gehiago direla sektorean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!