XV. Zientziaren astean, 30 proposamen baino gehiago

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 10a

Zientzia landu ahal izateko aukera eskainiko dute egunotan.

Zientzia eta zientzialarien lana sustatzea da aste honen helburua. Ikasleak eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte zientziarekin harremana izan dezaten.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XV. astea ospatzen ari da Iruñea egunotan.  Programazio zabala prestatu dute aurten eta 30 proposamen baino gehiago izanen dira. Zientziak sustatu eta zientzialariekin hartu emanak izateko aukera da eskaini nahi dutena. Modu horretan, ikasleak zein herritarrak gai zientifikoak gertuago sentiarazteko bidea egin nahi dute.

Azaroaren 15a arte izanen da abian zientziaren inguruko programazioa. Zientziarekin erakustaldiak eginen dituzte, hitzaldiak, bisitak, ikuskizunak, erakusketak eta ikastaroak ere bai. Zientziaren aste antolatzen parte hartzen dute besteak beste, Zientziaren Lagunak elkarteak, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakuktatea eta Nafarroako Gobernua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!