Iruñea etxe kaleratzerik gabeko hiri izateko proposamena ez du UPNk babestu

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 6a, 09:00

Proposamena aurrera ateratzea EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, Izquierda-Ezkerra eta PSNren aldeko botoek ahalbidetu dute.

Iruñea etxe kaleraterik gabeko hiri izendatzea xede zuen proposamena aztertu zuten atzoko osoko bilkuran Udalean. UPNk baina, ez zuen bat egin. Ez zuten lortu aho batez onartzea proposamena, nahiz aurrera egitea lortu. Gainerako taldeek bat egin zuten: Geroa Baik, Eh Bilduk, Aranzadik, Izquierda-Ezkerrak eta PSNk.

Zenbait puntu jaso dituzte akordio horretan. Besteak beste, udaltzaingoak parte hartzerik ez izatea etxe kaleratzeetan, horiek, lehen etxebizitzan izaten direnean eta ez dagoenean agindu judizialik. Protokolo bat ere jarriko du abian udalak etxe kaleratzeei aurre egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!