Donejakue bideari buruzko interpretazio zentro irisgarria zabalduko du udalak

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 4a

Kale nagusiko 20. zenbakian kokatuko dute; Jacob@access ekimenak bultzatu du.

Bidean zehar dauden beste hainbat kokagunetan ere eraikiko dituzte gisa horretako tokiak. Besteak beste, erakusketa sentsorialak, erakusketa gelak eta informazio guneak izanen ditu.

Tokian tokiko kultura, historia, folklorea eta ondarea azaltzeko gunea izatea da xedea.

450.000 euro inbertituko dituzte 2016tik 2018ra bitarte. Europak %65 finantzatuko du, eta, beraz, Iruñeak 157.500 hartu beharko ditu bere gain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!