'Joxemiel Bidador, Iruñeko Euskaldunak' pastoralaren liburuxka jada salgai

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 17a

Pastorala urriaren 10ean eginen dute, Iruñeko Burgoen plazan.

Salgai da dagoeneko heldu den urriaren 10ean Iruñean eginen den Joxemiel Bidador, Iruñeko Euskaldunak Pastoralerako liburuxka-sarrera.

Liburuxka 10 euroren truke dago eskura Iruñeko Karrikiri Euskaldunon Topagunearen dendan (Xabier karrika, 4an), baina bertaratu ezin dutenentzat, badago erreserba egiteko aukera 948 225 845 telefonora deituz edota bulegoa@karrikiri.org helbidera mezua igorriz.

Liburuxkarekin batera, Iruñeko euskaldunak omenduko dituen egitasmo hau laguntzeko aukera izanen da pastoralaren zapia 8 euroren truke erosiz. Eta biak, liburuxka eta zapia, erosi nahiz izanez gero, prezio berezia eginen da; 15 euro.

Pastorala maiatzean aurkeztu zuten, eta bideoan horren laburpena ikus daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!