19 urteko neska bat sexualki erasotzen saiatu ziren Alde Zaharreko taberna bateko komunetan. Uztailaren 9tik 10erako gauean saiatu ziren neska erasotzen. Salaketak dioenez, mutil batek komunean sartu zuen neska bortxaz, mutilaren lagunen laguntzarekin. Neskak ihes egitea lortu zuen, izan ere, berehala neskaren lagunak komunetara hurbildu eta gertatzen ari zenaz konturatuta, komuneko atea irekitzea lortu zuten.
Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Udaletxe plazan 20:00etan. Horrez gain, Alde Zaharreko tabernak isildu eginen dira, musika kenduko dute 30 minutuz protesta gisara. Gauerdian eginen dute protesta.