Sanferminak 2015

Aurtengo entzierrorik azkarrena izan da gaurkoa

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 13a, 10:37

Zazpigarren ehtzierroa aurtengo azkarrena izan da. Argazkia: eitb.eus

Bi adarkatu izan dira eta guztira hiru lagun eraman dituzte erietxera.

Gaurko entzierroa, aurtengo sanferminetako entzierrorik azkarrena izan da. Garcigrande ganadutegiko zezenak irten diren zazpigarren entzierroa izan da; 2 minutu eta 12 segundu iraun du.

Asteburua igaro ostean, korrikalari gutxiago irten dira gaur, baina hala ere, eroriko asko izan dira lasterketan, oso bizi joan baita. Korrikalariak erori eta haien atzetik zezen bat baino gehiago jausi da lurrera.

Bi lagun adarkatu dituzte; horietako batek sabelaldean jaso du adarkada; besteak hankan. Guztira hiru lagun eraman dituzte ospitalera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!