Ez dira zezen guztiak iritsi zezen-plazara; zezen bat irten eta berehala itzuli egin da Santo Domingoko ukuiluetara. Sei zezenetik bost bakarrik iritsi dira zezen-plazara, hortaz, 2 minutu eta erdi iraun duen entzierro korapilotsu eta arriskutsuan.
Zezenek sakabanaturik egin dute korrikaldia, eta arrisku handiko uneak eragin dituzte; bazterretara begira joan dira. Korrikalariak adarkatzeko keinu ugari egin dituzte zezenek. Erorikoak ere asko izan dira ibilbide guztian.
Lau lagun adarkatu dituzte; hiruri hankan sartu die adarra, eta bati ipurmasailan. Adarkatu duten lagunetako baten zauriak larriak dira. Orotara bederatzi lagun artatu dituzte ospitalean.
Jose Escolar ganadutegiaren zezenek hartu dute parte bosgarren entzierroan. Aurten etorri dira lehendabizikoz.