Musika nagusituko da asteburuan Gora Iruñearen Jai Gunean. Muskharian, El sonido de la metralla eta Afu ariko dira gaur eskenatokian. Bihar Su ta Gar, Timbakada, Iheskide eta Yo no las conozko izeneko taldeak. Igandean, Elenco, Gatillazo eta Aberri Txarrak ariko dira.
Egun osorako ekitaldiak ere prestatu dituzte. Gaur, kamiseten estanpazio tailerra izanen da. Bihar, gazte bazkaria eta gazte olinpiadak izanen dira. Etzi, Ene Kantak taldearen ikuskizuna 12:30ean eta Kataluniako eta Valentziako taldeek hartuko dute nagusitasuna: musika eta bazkaria prestatuko dituzte jai gunean.