Lehen ekitaldia gaur Takonerako Oinez Txokoan haurrentzako ikuskizuna izanen da. Umeei eskainitako emanaldia izanen da Patata tropikala izenekoa. Arratsaldean izanen da 18:00etan.
Bertsolariak ere nagusi izanen dira Vista Bellan. Taula gainera lau bertsolari handi igoko dira: Julio Soto, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Xabier Terreros. Fernando Anbustegi izanen da ekitaldiaren aurkezlea. 20:00etan izanen da bertso saioa.
Gauean musika izanen da gakoetako bat gaur ere Oinez Txokoan. La Jodedera musika taldeak jarriko ditu bertaratutakoak dantzan 23:30etatik aurrera.