Sanferminak 2015

Celtas Cortos taldea ariko da Gazteluko plazan

Celtas Cortos taldea kontzertuan. Argazkia:celtascortos.com

Tuterako musika bandarekin partekatu beharko du Celtas Cortos taldeak agertokia 00:00etan.

Valladolideko rock taldea ariko da gaur Iruñean. Gazteluko plazan eskainiko dituzte euren taldeak. 1984an jaiotako taldea da Celtas Cortos. Euren azken lana Contratiempos aurkeztuko dute lehenengoz Nafarroan eta horrez gain, kalera atera dituzten beste 11 lanetako kantu ospetsuenak ere entzunen dira.

Tuterako musika bandarekinbatera ariko dira Celtas Cortos taldeko kideak agertoki gainean. 58 musikari izanen dira eskenatoki gainean musika bandak jotzen duen bitartean.