Sanferminak 2015

Haurren gozamenerako eguna

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 10a, 09:02

Haurrek lore-eskaintza eginen diote santuari. Argazkia: yosobreviviasanfermin.com

Egitarau zabala izanen dute umeek gaur haurraren egunean: erraldoien eta buruhandien konpartsa, puzgarriak, jolasak eta tailerrak, besteak beste. San Fermin santuari lore-eskaintza ere eginen diote.

Haurrendako antolatzen duten entzierroarekin ekinen diete umeek euren egunari. 09:30ean eskorga-zezenekin eta korrikalarien parte-hartzearekin Santo Domingotik Zezen plazarainoko ibilbidea osatuko dute. Ezpeleta Jauregitik irtengo dira ondoren erraldoien eta buruhandien konpartsako kideak .

San Fermin santuari lore-eskaintza eginen diete haurrek 11:00etan. Aduanako zokoan izanen da hitzordua lehenbizi, gero desfilea eginen dute Gazteluko plazaraino. Haurrekin batera izanen dira erraldoi eta buruhandiak. Gazteluko plazan dantza ikuskizuna izanen da: Amaiur, Duguna Eluntze eta Oberena dantza taldeetako haurrak izanen dira dantzan.

Rodezno Kondearen plazan izanen dute eguerditik aurrera neska-mutikoek euren gozamenerako ekimenak. Maese Villarejoren txotxngiloak izanen dira protagonista 18:00etan, El arbol hechizado izeneko obrarekin. Emanaldi eta ikuskizunak ez dira faltako arratsalde osoan.

Takoneran ere izanen dute zer ikusia: Patata tropikala antzerki taldeak Azken eguzkilorea ikuskizuna eskainiko du 18:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!