Sanferminak 2015

Gora bertsoa: Jon Maia, Uxue Alberdi eta Aimar Karrika, Jai Gunean

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 9a, 09:56
Jon Maia (Argazkia: Zaldibia TB)

Gora Iruñearen Jai Gunean bertso saioa izanen da gaur 16:00etatik aurrera. Alaitz Rekondo ariko da gaijartzaile lanetan.

Sanferminetako euskal egitarauan egunero bezala haurrentzako eskaintza ere izanen da: 17:00etan jolas parte hartzaileak Gora Iruñearen Jai Gunean, Adardunak taldearen eskutik. 18:30ean, Korroki & dantzairi taldeek musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute Nafarroa Oinez-en gunean. 19:30ean, Nekez eta La Vamos a liar taldearen kontzertua izanen da Gora Iruñearen Jai Gunean. 21:00etan, Lurrarena, Nafarroa Oinezen txokoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!