Sanferminak 2015

Txupinazoan ikurrina kentzeko aukera baztertu zuen epauileak

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 8a, 14:03

Ikurriña balkoian izan zen Txupinazoaren unean.

Espainiako Abokatuen Elkargoak uztailaren 6an 12:00ak baino hamar minutu lehenago eskatu zion epaileari har zezala kautelazko neurria eta ikurriña balkoitik kentzeko agindua eman zezala.

Iruñeko Administrazioko Epaitegiko epaileak baztertu egin zuen kautelazko neurria hartu eta ikurriña erretiratzea Txupinazoaren unean. Espainiako Abokatuen Elkargoak uztailaren 6an, 12:00etarako minutu gutxi gelditzen zirenean eskaera egin zion: Nafarroako epaileari kautelazko neurri gisa ikurriña udaletxeko balkoitik kentzea eskatu zion. Epaileak ez zuen halakorik onartu ez zelakoan inolako neurririk behar.

Epaileak uste du ez dagoela arrazoirik kautelazko neurririk hartzeko: “Espainiako bandera balkoiaren erdian zegoen, ikusteko moduan jarria eta ohorezko postuan kokatua”, azaldu du epaileak. Horrekin nahikoa da bestelako banderak alboan jartzeko, betiere Espainiako bandera baino txikiagoak izanda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!