Sanferminak 2015

Erraldoein topaketa eta dantzari txikiena Gora Iruñean

Haurren eguna ospatzen ari dira Gora Iruñeko jai gunean. Argazkia: @Festarodirecto

'Motxila 21' taldeak 16:30ean joko du Runa parkeko jai gunean. Gauean 'Altxatu', 'Juantxo Skalari' eta 'Gose' taldeen emanaldiak izanen dira.

Haurren eguna ospatzen ari dira Gora Iruñeako jai gunean. Erraldoein topaketa eguerdian, dantzari txikiena arratsaldean eta hortik aurrera musika izanen da nagusi Runa parkean. Motxila 21 taldea ariko da 16:30ean. Gauean Altxatu, Juantxo Skalari eta Gose taldeen emanaldiak izanen dira 20:00etatik aurrera.

Haurrentzako tailerrak egun osoan izanen dira jai gunean: globoflexia, xaboi ponpak, zirkoloretsua eta eskulanak egiteko aukera. Artisau azoka ere izanen da.