Iruñeko udaletxean harrera eginen diete hiri senidetuen egunean Baionako, Paderboneko (Alemania), Yamagutxiko (Japonia) eta Kolonbiako Pamplonako kideei. 12:00etan izanen da harrera ofiziala.
Goizean goiz hasi da jai giroa sanferminetako hirugarren egunean, entzierroarekin batera. Ondoren, betiko moduan, zezenak eta haurrentzako ikuskizuna izan dira.