Baztango ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez. Takonerako Vista Bellan Baztango ohiturak ezagutarazi nahi dituzte sanferminetan. Gaur izanen da aukera Nafarroa Oinez jaia izanen den inguruaren kultura eta ohitura gehiago ezagutzeko. 'Jo ala jo' ekimenarekin adibidez, sagarrak nola txikitzen dituzten erakutsiko dute. Tradiziozko lanak dira oro har ikusarazi nahi dituztenak. 18:30ean izanen da hori.
Bakarrizketa saioa ere izanen dute 21:00etatik aurrera eta gauean musika entzuteko aukera. Los Zopilotes Txirriaus eta Terry eta Tery ariko dira taula gainean 23:30etatik aurrera.