Munduan ibili dira kontzertuak eskaintzen. Gaurkoan aurretik sentitu gabeko emozioa bizi dutela esan du Igor Ijurra Iruñeko Orfeoiko zuzendariak. “Orkestra handiekin jotzea pozgarria da baina Txupinazoa bota ahal izatea ikaragarria izan da”. Etxekoen beroa eta babesa sentitzea ez da nolanahikoa Ijurraren esanetan. “Marka historikoa da, 150. urteurreneko pastelaren gindatxo handia da”. Oso garrantzitsua da Txupinazoa bota ahal izatea Iruñeko Orfeoiarentzat.