Sanferminak 2015

Faroletara igotzea eta zapata takoidunekin entzierroa korritzea debekatuak egonen dira

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 2a, 09:58

Faroletara igotzea debekatua izanen da. Argazkia: fiveprime.org

Sanferminetarako udal-bandoan jaso dituzte bi debeku horiek. Entzierroan parte hartzen duten artzainak gehiago babestu dituzte eta eraso sexisten aurkako konpromisoa hartu dute.

Trafikoa mugatzea, ostalaritzako ordenantza betetzea, jakien salmenta arautzea, balkoien eta etxe-aurrealdeen segurtasuna bermatzea, txupinazoan eta entzierroan parte hartzea nolakoa izan behar den jaso du alkateak udal-bandoan. Joseba Asironek sanferminetarako zenbait aholku eta arau bildu ditu bandoan. "Jaiak poztasunaren erakusle behar dute izan, elkarbizitza eta errespetua gailentzen direlarik", esan du Asironek.

Nobedadeen artean bi nabarmendu ditu Iruñeko alkateak: alde batetik, entzierroan parte hartzen duten artzainak babestuko dituzte, artzainak eurek izanen dira tekniko espezializatuak eta euren esanak jarraitu behar direla jaso dute bandoan. Bestetik, eraso sexisten aurkako konpromisoa eta jarrera hartuko dutela ere jaso du bandoan. Faroletara igotzea ere debekatua dagoela adierazi dute bandoan eta baita entzierroa zapata takoidunekin korritzea ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!