2015eko sanferminetako egitarau ofizialak 459 ekitaldi biltzen ditu. Gehienak musikalak dira (%71,4). Konparaziora, festaren hasieran berean, Txupinazoan, protagonista izanen da musika, Gazteluko plazan hainbat gaitari talde elkartuko baitira, jarraian Alde Zaharreko karrikak zeharkatu eta alaitzeko.
Bigarren ekitaldi talderik garrantzitsuena haurrentzako ikuskizunek osatzen dute. Orotara 82 izanen dira. Horien artean hainbat, festetako betiko klasikoak dira: erraldoiak eta kilikiak, edota zezensuzkoa, esaterako; baina badira gehiago, adibidez, kale antzerkia, haurrentzako musika kontzertuak, eta bestelakoak.
Zezenekin loturiko ikuskizunak orotara 30 izanen dira, entzierroak, zezenketak eta bestelakoak aintzat hartuz. Foruen plazan, herri kirola izanen da nagusi. Eta ezin ahantzi daiteke Udal batzak hainbat ekitaldi tradizionaletan parte hartyuko duela, besteak beste, prozesioan.
2015eko Nazioarteko Su Artifizial Jaialdian, su-etxeek orotara 6,2 tona leherkari jaurtiko dituzte, Iruñeko gaua argiz eta soinuz betetzeko.