Sanferminak 2015

Lehen zezenak iritsi dira Iruñera

'El Parralejo' ganadutegiko zezenkoak. Argazkia: www.ganaderiaelparralejo.com

Sanferminetako feriarako lehen zortzi zezenak iritsi dira. Huelvakoak dira eta gaztain-kolorekoak eta beltzak gehienak.

El Parralejo ganadutegiko zortzi zezen Iruñeko zezen plazara eraman zituzten atzo. Uztailaren 5ean toreatuko dituzte.

Huelva herriko Zufretik iritsi dira nagusiki gaztain-koloreko eta beltz koloreko zortzi zezenak. Posada de Maravillas, Varea eta Roca Rey nobilleroak ariko dira.