Sanferminak 2015

Asironek baieztatu du Veleta peñakoen ondorengoek eta Orfeoiak botako dutela Txupinazoa

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 30a, 08:17

Iruñeko Orfeoiak eta Veleta peñako ondorengoek botako dute aurtengo txupinazoa. Argazkia: eitb.eus

Iruñeko Orfeoiak 150 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena baliatu dute aukera hori emateko. Orfeoiarekin batera, sanferminetan janzkera txuri-gorria lehenengoz eraman zutenenek ere botako dute, Veleta peñako ondorengoek.

1936ko gerraren aurretik Iruñean izan zen Veleta peñakoen ondorengoek eta Iruñeko Orfeoiak botako dute aurten sanferminetako txupinazoa. Joseba Asiron Iruñeko alkateak hala baieztatu du. "Txupinazoaren protagonismoa herritarrei itzultzea da asmoa, sanferminetako beste ekitaldi guztietan bezala", azpimarratu du Iruñeko alkateak. Aurten dena dela, denborarik ez da izan parte hartze prozesua adosteko, eta erabakia hala hartu behar du udal gobernuak.

Iruñeko Orfeoiak 150 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena baliatu du udal gobernuak txupinazoa botatzeko aukera emateko. Iaz eskatu zuen orfeoiak berak txupinazoa botatzea, eta orain oso pozik agertu da erabakiarekin. Orfeoiarekin batera, Veleta peñakoen ondorengoek ere botako dute. Sanferminetan erabiltzen den jantzi txuri-gorriaren oinordekoak dira Veleta peñakoak.

Sanferminetako programa bere aldetik gaur aurkeztuko du Asironek berak Hezkuntza eta Kultura kontseilariarekin Maider Belokirekin batera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!