Sanferminetan herri-babesa ziurtatzeko naranjitoak izaten dira Iruñean. Postu hori lortzeko azterketa bat gainditu behar da. Aurtengo proban prozesua ez dela behar bezala egin salatu dute azterketa egin duten hainbat herritarrek. Diote, zenbait postu pertsona konkretu batzuentzat gorde dituztela, zehazki sei postu. Prozesuan gardentasuna falta dela ere kritikatu dute.
Gauzak horrela, Iruñeko Udalak jakinarazi du azterketa errepikatu eginen duela. Bihar izanen dira berriz naranjitoak aukeratzeko probak. Dena dela, udalak nabarmendu du, joan den asteazkenean egindako azterketaren prozedura egoki egin zela, arautegiak agintzen duena kontuan hartu zela une oro.
Segurtasun saileko arduradun Aritz Romeok argi utzi nahi izan du sailetik ez dutela irregulartasunik antzeman. Hala eta guztiz ere, eta zalantzak izan ez daitezen probak berriz egitea erabaki dute.