Simon Santamaria epaitzea ekidin du Nafarroako Auzitegiak

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 18a, 09:45

APM sindikatuak jarritako helegitea ez du aintzat hartu epaileak. Auzitegiak ez du delitu zantzurik frogatutzat eman. Udaltzainburu ohiaren jarrera gehiegizkoa eta desegokia izan zitekeela onartu du baina ez du deliturik antzeman.

Ez da ahozko epaiketarik izanen Simon Santamariaren auzian. Nafarroako Auzitegiko Lehen Sailak onartu egin du Santamariak aurkeztutako helegitea auto judizialaren aurka. 3. Instrukzioko Epaitegiak joan den otsailaren 23an ahozko epaiketa zabaltzea erdietsi zuen baina, ez da halakorik izanen. Auzitegiko Lehen Saileko epaileak ez du frogatutzat ematen prebarikaziorik egon zenik ez eta laneko jazarpenik Santamariaren jarreretan. Udaltzainburuaren aurka APM udaltzainen sindikatuak jarritako helegitea ez du aintzat hartu epaileak.

Irmoa da Auzitegiko Fermin Zubiri presidenteak eta Jose Julian Huarte eta Begoña Argal magistratuek hartutako erabakia, nahiz eta baden aukera Auzitegi Gorenera jotzeko. Magistratuek ez dute udaltzainburu ohiaren jarreretan laneko jazarpenik antzematen ez eta prebarikazio deliturik ere.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!