Asironek botere aldaketa errazteko batzordea sortzeko eskatu dio Maiari

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 11a, 20:31

“Udal kudeaketa modu ordenatuan eskualdatzeko” balioko lukeen batzorde bat eratzeko eskatu dio EH Bilduko alkategaiak Enrique Mayari eta honek haren prestasuna erakutsi dio, “aldaketa lasaia eta soseguz egitea” nahi duela adieraziz.

Joseba Asiron Enrique Mayarekin bildu gaur UPNren eta udal gobernu berriaren artean botere aldaketa errazteko xedea lukeen batzorde baten sorrera proposatzeko. “Gobernu aldaketa ordenatua, lasaia eta zibilizatua izatea nahi dugu, beste hiri batzuetan gertatzen ari den moduan” adierazi dio Asironek oraingo alkateari. Honen aurrean Mayak erantzun du berak ere “aldaketa lasaia eta soseguz egitea” nahi duela.

Honen ondoren, Asironek jakinarazi du astelehen goizean udaleko alor guztietako zuzendariekin bilerak eginen dituela udal gobernu aldaketa abiarazteko, EH Bilduk prensa ohar batean jakinarazi duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!