23 hautesleku izanen dira Iruñean eta prestakuntza lanetan hasiak dira gaur goizeko lehen ordutik. 600 hatestontzi, 154 botazio-kabina eta 90 mahai gehigarri izanen dira beharrezkoak. Guztira 265 hautes-mahai izanen dira Iruñean. 60 lagun ari dira azpiegiturak iganderako prest izan daitezen lanean. Hizkuntza Eskolan; Jose Vila, Jose Maria Iribarren eta Mariana Sanz ikastetxean ariko dira. Gurutzeko plazakoan, Biurdanan eta Blanca de Navarran ere muntatuko dituzte hauteslekuak.