The Original Wailers, Nancy Rubias, Boni, La MODA (La maravillosa Orquesta del Alcohol), Miguel Campello, M-Clan, El puchero del hortelano, Siniestro Total, Play de Game (Queen taldearen kantuekin), La edad de oro del Pop Español, Amparo Sánchez, Medina Azahara, Celtas Cortos, Fundación Toni Manero, 7 Décadas eta Alejo Stivel izan dira Gazteluko plazan eta Foruen plazan aurtengo Sanferminetan.
200.000 euroko aurrekontua dute Foruen plazan eginen diren kontzertuek, iaz baino 5.000 euro gutxiago. Gazteluko plazan eginen direnentzat 115.000 euro bideratuko dituzte, iaz baino 5.000 gehiago.
Foruen plazako kontzertuak indartzea izan da aurten Iruñeko Udalaren helburua. Gaueko 12etan ekinen diete taldeek baina lehenago Nafarroako talde hasi berriek izanen dute aukera taula gainera igotzeko, su artifizialak amaitu ostean. 21:30etatik 22:30tara DJak eta tokiko taldeak ere izanen dira euren musika eskaintzen. Gazteluko plazan musika estilo ezberdinak tartekatu dituzte. Pop, rock, blues, reegae, movida madrileña, techno, dance eta 70.hamarkadako yeye estiloak ere izanen dira.
2015eko Sanferminetako kontzertuak Gazteluko plazan eta Foruen plazan:
Gazteluko plazan
- Uztailak 6: Play de Game (Queen taldearen kantuak)
- Uztailak 7: La edad de oro del Pop Español
- Uztailak 8: Amparo Sánchez
- Uztailak 9: Medina Azahara
- Uztailak 10: Celtas cortos
- Uztailak 11: Fundación Toni Manero
- Uztailak 12: 7 Décadas
- Uztailak 13: Alejo Stivel
Foruen Plazan
- Uztailak 6: The original Wailers
- Uztailak 7: Nancy rubias
- Uztailak 8: Boni
- Uztailak 9: La MODA (La maravillosa Orquesta del Alcohol)
- Uztailak 10: Miguel Campello
- Uztailak 11: M-Clan
- Uztailak 12: El puchero del hortelano
- Uztailak 13: Siniestro total