Negua Zentral kafe antzokian aterpetuta eman ondoren, berriz itzuliko da plazara Karrikadantza heldu den larunbat honetan. Zaldiko Maldikok, Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunon elkarteak antolatuta, egitasmo hau hilero egiten da, hurugarren larunbatean, eta Iruñerriko dantza zale guztientzako hitzordu interesgarria da.