Sanferminak 2015

Tonbola muntatzen hasi dira

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 12a, 13:13
Argazkia: @lorentedoria

Hauteskunde kanpainan murgildurik askok erdi ahantzita badute ere, gero eta gutxiago falta da martxoaren 24ko bozetarako ez ezik baita sanferminetarako ere.

Apirilaren 28an, mundu osoan parekorik ez duten festak iragarriko dituen kartela ezagutarazi zuten. Eta gaur, Sarasate pasealekuko tonbola muntatzen hasi dira. Balirudike zenbaitek uste dutela aurten tonbola horretan botoak zozkatuko dituztela; izan ere, gaur bertan hauteskunde kanpainako ekitaldi egin eta eginen dituzte Sarasate pasealekuan bertan. 10:30ean, PSNko foru hauteskundeetako zerrendaburu Maria Chivitek mitin express bat egin du han. 12:00etan han agertu dira kazetarien aurrera, bakoitza bere aldetik, EH Bilduko alkategai Joseba Asiron eta Geroa Baiko alkategai Itziar Gomez. Eta 17:00etan, Foruen estatuaren azpian hitzordua dute PPko Iruñeko zerrendaburu Pablo Zalbak eta alderdi bereko Javier Arenasek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!