Iruñeko Udalak 12:00etan jakinarazi zuen Javier Erizeren Kilikon afixak iragarriko zituela 2015eko sanferminak. 14:00 aldera, Nafarroa Wow-ko lagunek honako txio hau sareratu zuten, kartelaren bertsioarekin, eta irudian sinadura sartuta, behean, eskuinean, hizki beltzez.
Tira, orain arte ez dugu deus esan baina guri ere #damolakigu aurtengo San Ferminetako afixa! pic.twitter.com/m7aixXJWlg
— Nafarroa Wow (@NafarroaWow) April 28, 2015
Berehala bertxio andana jaso zuen, eta twitterlariek txio berriak sortu zituzten, irudi bera erabiliz. Konparaziora, bi hauek:
Itzela, @NafarroaWow Ointxe watsapez jasoa. #AgurUPN pic.twitter.com/dgKwfPNutM
— Exprai (@Exprai) April 28, 2015
#carabarcina for trending topic. #SanFermin pic.twitter.com/W4hSyl4YeY
— irikaitz (@irikaitz) April 28, 2015
Ordutik aurrera, irudia twitterren ez ezik whatsappen eta facebooken ere mugitu zen, arrapaladan.